Oroimen historikoaren eguna Donostian
2017/09/13

11:00etan

Donostia
Gipuzkoa
Oroimen_historikoa
AIPAMENAK

Donostiako Udalak Oroimen Historikoaren Eguna prestatu du irailaren 13rako. Hain zuzen ere, 1936ko irailaren 13an Donostian tropa frankistek hiria bere gain hartu zuten eta askatasun demokratiko guztiak zapaldu zituzten eguna delako. Egun hori gogoan izan nahian, Udalak herritarrei eta instituzioei zuzendutako hainbat ekitaldi prestatu ditu memoria historikoa berreskuratzeko xedez.

12:00etan, frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko asmoz, Udal korporazioak lore eskaintza egingo du Ijentea kaleko Dual izeneko eskulturan. 

19:30ean udaletxeko Batzar Aretoan Agurtzane Intxaurragak zuzendutako ‘Ilunpetik argitara’ ekimen artistikoa antzeztuko da. Gerran ume zirenak, nerabe gerra ostean, eta gerraren arrastoak desagertzerako, gazte. Ez dute gerra izan zenik ahaztu zahartzaroan. Eta hala ere, bizitzaz kontatzeko eskatuta azkar heltzen diote hariari: ikasi egin zuten, eta lana, lan asko egin zuten haien omenez.

ORDUA

11:00etan

KOKAPENA
Ijentea Kalea, 1, 20003
Udaletxea
Donostia
Gipuzkoa