Ostegun feministak
2016/12/22 - 2017/06/29

18:00

Gasteiz
Araba
Bilgune_feminista
AIPAMENAK

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko 2017ko hilabete amaierako ostegun bakoitzean ekitaldi bat antolatu du Gasteizko Txiki Auzo elkartean. Ostegun Feministak abenduaren 22tik ekainaren 29ara arte luzatuko dira eta gai andana jorratuko dira ekitaldietan: ekonomia feminista, emakumeak eta espetxea, izena eta izana desobedientzia gida...

Urtarrilaren 22an, ‘Emakumea eta espetxea’ solasaldia izango da. Otsailaren 24ean izango da hurrengoa, ‘Izena eta Izana ezbaian’ proiektuaren aurkezpenarekin. Martxoaren 30erako ‘Harreman ereduak’ tailerra antolatu du EHko Bilgune Feministak, kalejira apririlaren 27rako eta ‘Denok gara putak’ solasaldia maiatzaren 25ean. Ekainaren 29an amaiatuko dira Ostegun Feministak ‘Hala bazan edo ez bazan’ ipuin kontaketarekin.

ORDUA

18:00

KOKAPENA
C/ Las Escuelas, 9, Bajo
Txiki Auzo Elkartea
Gasteiz
Araba