Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak
2017/10/06 - 2017/10/22
Pasai Antxo
Gipuzkoa
Umorea
AIPAMENAK

Urriaren 6tik 22ra bitartean, Pasaiako Umorezko antzerki jardunaldiak ospatuko dira. Antolatzaileek antzerki berriztatzailea bultzatu nahi dute; hori dela eta, Ciriza etxeko beheko solairua egokitu da Tartuforen egokitzapen garaikide bat estreinatzeko. Horretarako, musika elektronikoa zuzenean entzun eta eszenatoki berezia prestatuta, antzerki zirkularra ikusteko aukera izango dute pasaitarrek eta bisitariek urriaren 6, 7 eta 8an.

Jardunaldietan parte hartuko duten beste artista batzuk ondokoak dira: Jose Cruz Gurrutxaga, Oihulari Klown, Dejabu panpin laborategia, Ion Martinez eta Metrokoadroka kolektiboa.

Egitaraua ‘Chihuahua cabareta’ ikuskizunarekin bukatuko da urriaren 22an, 20:00etan, Juan Berasategi aretoan. Zuzeneko musika eta umorea eskutik doaz ikuskizun honetan. Krisiak kabaretaren munduan ere izan duen eraginari buruz ironizatzen du.

KOKAPENA
Pasai Antxo
Gipuzkoa