‘Pirinioetako hizkuntzak’
2017/11/20 - 2017/12/17
Baiona
Lapurdi
Piriniotakohizkuntzak
AIPAMENAK

‘Pirinioetako hizkuntzak’ izeneko erakusketa ikusgai egongo da Baionako Euskal Museoan abenduaren 17ra arte. Euskaltzaindiak antolatu du katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarriak ezagutzeko erakusketa honek.

Bertan, Europan dauden hizkuntza erromanikoen mapa erakusten da, eta aragoierari, katalanari, okzitanierari eta euskarari buruzko informazio anitza ematen da. Gainera, hizkuntza horietako bakoitza erabiltzen duten herrietako bizitza sozialean daukan erabileraren lekukotasunak eskaintzen dira, hala administrazioan, zientzian, irakaskuntzan nola, jakina, literatur genero guztietan daukaten presentziaren adibideak emanez.

KOKAPENA
Kortsarioen kaia, 37
Euskal Museoa
Baiona
Lapurdi