Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘Tipi-Tapa, Korrika!’
2017/04/28

 17:00etan eta 19:30ean.

Leioia
Bizkaia
Korrika
AIPAMENAK

Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari, ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera.

Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez.

Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa... aurrera... Badaramagu euskara etorkizunera!

Disko-liburu bikoitza kaleratu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, ‘Tipi-Tapa, Korrika!’ eta ‘Haizearen Herria’ izenburupean. Korrikaren 20. urteurrena izan dute aitzakia batean, eta Imanol Urbietaren ondarea berregin dute bestean.

ORDUA

 17:00etan eta 19:30ean.

KOKAPENA
Kaldelazubieta kiroldegia
Leioia
Bizkaia
LOTURAK