Plentziako I. Jardunaldi Ekologistak
2017/05/19 - 2017/05/21
Plentzia
Bizkaia
Ecologia
AIPAMENAK

Maiatzaren 19tik 21era bitartean Plentziako I. Jardunaldi Ekologistak ospatuko dira, eztabaidarako, hausnarketarako, kontzientziaziorako eta proiektu ezberdinak ezagutzeko topagune modura.

Ama lurraren eta planetaren egoera tamalgarria ikusita, ikuspuntua aldatzeko ordua dela uste dute antolatzaileek, bakoitzak bere esparrutik inertziak aldatuz.

Horretarako, energia baliabideei buruz aurrera eramaten ari diren proiektuez hitz egingo da, eta, basogintza eta nekazaritza ardatz moduan hartuz, herriko lurren kudeaketarako prestatzen ari diren proposamen ezberdinak ezagutuko dira.

Ekimenaren baitan eskainiko diren ekitaldien artean, honako hauek daude, besteak beste: jardunaldien aurkezpena eta ‘Energi berriztagarria udalleria hornitzeko, EAko kasua’ hitzladia (maiatzaren 19an); ‘Plentziako baso publikoen kudeaketa’ eta ‘Herri lurren berreskurapena eta kudeaketa, Atxondoko kasua’ solasaldiak (maiatzaren 20an) edota Isuzkitzako herri mindegia ezagutzeko txango interaktiboa (maiatzaren 21ean).

KOKAPENA
Plentzia
Bizkaia