Porco Bravo
2017/09/15

22:00

Urduliz
Bizkaia
ETIKETAK: porco bravo
Porcobravo2017_copy3
AIPAMENAK

Porco  Bravo taldea Urduliz herriko jaietan  zuzenean ariko da Irailaren 15 gauean.

Porco Bravo
Azken urteotan Porco Bravo errepidean dago uneoro; hainbeste, arraroa egin zaigula disko berri bat grabatzeko denbora hartu izana. Barakaldoko basurdeak zeresana eman zuen Turbonegro-ren (benetako) ispiritua berreskuratzen jakin zuelako, baina hortik harago pauso sendoak eman ditu taldeak: musikari trinkoak dira, emanaldi irmoak eskaintzen dituzte, izerditsu eta dibertigarriak, gitarrak zorrotzak, jarrrera handiko frontmana dute eta, gainera egiazko auzo edo kaleko rocka ere egiten dute. Porco Bravo, rock basatia da, gordina, eta zuzeneko ikaragarria dute.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia, jaiak

ORDUA

22:00

KOKAPENA
Plaza
Urduliz
Bizkaia
LOTURAK