Manifestazioa Parisen: ‘Bakea Euskal Herrian: orain presoak’
2017/12/09

11:30.

Paris
Bakegileak
AIPAMENAK

Abenduaren 9an, presoen aldeko manifestazioa egingo da Parisen, ‘Bakea Euskal Herrian: orain presoak’ lelopean. Montparnasse geltokitik abiatuko da eta bertan harrera egingo diete Euskal Herritik datozen trenei eta espetxeetara joango den martxari.

Goizeko 11:30ean hasiko dira biltzen Montparnasse geltokiaren aurrekaldean eta 12:30ean abiatuko da manifestazioa, Euskal Herriko musika, kantu eta dantzaz lagundurik, Fermin Muguruza, Zebda taldeko Mouss eta Hakim, Ogres des Barback taldeko Fredo, Oreka TX eta Roce arituko direlarik, besteak beste.

Mobilizazioa erreibindikatiboa eta alaitsua izango dela adierazi dute Bake Bidea eta Pakearean Artitsauak antolatzaileek. Presoen urruntzea eta sakabanaketarekin amaitzea eta euren etxeetara gerturatzea eskatuko da martxan.

‘Bakea Euskal Herrian: orain presoak’ lelopean iraganen den manifestazioaren aurkezpena egin zuten egun batzuk lehenago Parisen. Estatu frantseseko ehun eragile zein erakundek babestu duten deialdia aurkeztu dute: ‘Bakearen alde arriskatuz’. Bakegileek 10.000 lagun espero dituztela azaldu dute.

2011az geroztik Euskal Herriak ezaguturiko testuinguru berria gogora ekarri zuten deialdiarekin bat egin dutenek. Nahiz eta ETAren behin betiko armagabetzea burutu, Estatu frantses zein espainiarrak bake prozesuan osoki sartzea ahalbidetuko liekeen keinurik agertzen ez dutela azpimarratu zuten.

Biktima guztien aitortzaren beharra nabarmendu ondoren, bake prozesua aitzinatu ahal izateko bakegileen aldarriak gogora ekarri zituzten. Hau da, euskal presoen hurbilketa, larriki eri dauden presoen askatasuna, DPS estatuaren desagerpena eta baldintzapeko askatasunen eskaerak kontutan hartzea.

«Euskal Herriko bake prozesuarekiko gure engaiamendua berretsiz, konfrontazioa, elkarrizketa eta mendekua baino etorkizuna nahiago duten gizarte baten oinarriak finkatzen ditugu. Espainiako eta Frantziako gobernuei entzun gaitzaten eskatzen digu: bakearen alde arriska ezazue, biziaren alde arriska ezazue», dio agiriak.

ORDUA

11:30.

KOKAPENA
Montparnasse
Paris