Punta Begoñako galeriak ikusteko bisita gidatuak
2017/03/10 - 2017/07/31
Getxo
Bizkaia
Puntabegona
AIPAMENAK

Getxoko Punta Begoñako galeriak ikusteko bisita gidatuak eskainiko dira martxoaren 10tik aurrera. Horrela, ibilaldi bat eginez bertako historiako zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukera izango da.

Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahalko dira, 25 pertsonez osatutako taldeetan. Aurten, berrikuntza moduan, gune berri batetik igaroko da ibilaldia, orain arte itxita zegoen leku bat bisitatuz.

Ekimena uztailaren 31ra bitartean luzatuko da eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da izena ematea Getxoko Udaleko web orrian.

Punta Begoñako galeriak 1918. urtean eraiki ziren Ricardo Bastida arkitekturen gidaritzapean, Arriluze gainaren horma gisa, Etxebarriko jauregiaren lurretatik banatzeko.

Azken urteotan eztabaida ugari izan dira bizilagunen artean gune honen etorkizunaren inguruan eta azkenean bertan mantentzea erabaki dute, behin konpondu eta eraberritu ostean elementu turistiko gisa erabiltzeko, hainbat bisita gidatu eta ekitaldi eskainiz.

KOKAPENA
Punta Begoña
Getxo
Bizkaia
LOTURAK