Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa
2017/12/04 - 2018/01/31
Bilbo
Bizkaia
Mikoleta
AIPAMENAK

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren 30. ediziora lanak aurkezteko epea zabaldu du. Euskarazko ipuinen lehiaketa da eta Bilbon erroldatuta egon eta hiriko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Ipuinak 2018ko urtarrilaren 31ko 14:00ak arte aurkeztu ahalko dira.

Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramon Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso dira epaimahaikideak.

Sariak lau kategoriatan emango dira: A kategoria, lehen ezkuntzako 3. eta 4. mailak; B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C kategoria, bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailak; D kategoria, bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

Ipuinak euskaraz idatzi behar dira, marrazkiz hornituak, eta originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu gabeak izan behar dute. Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak, hau da, ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin. Gaia librea izango da, eta luzera bi eta lau orrialde bitartekoa. 

KOKAPENA
Bilbo
Bizkaia
OSAGARRIAK