Sagardo Astea Igartubeitin
2017/10/04 - 2017/10/13
Ezkio-Itsaso
Gipuzkoa
Ezkio
AIPAMENAK

Urriaren 4tik 13ra bitartera, Sagardo Astea ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan. Ekitaldiei hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XVI. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Astean zehar, bisitariek esperientzia ezberdinez gozatu ahal izango dute, besteak beste, zanpaketetaz, antzezpenetaz, kirikoketaz eta sagar erakusketaz.

Kirikoketa erritmora Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu urriaren 7, 8 eta 12an 12:00etan. Kirikoketa pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.

Antzezpenak baserrian Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute. XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete.

KOKAPENA
Ezkiorako errepidea 1
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio-Itsaso
Gipuzkoa