San Roke jaiak Deban
2017/08/14 - 2017/08/18
Deba
Gipuzkoa
Deba
AIPAMENAK

Abuztuaren 14tik 18ra bitartera San Roke jaiak ospatuko dira Deban. Aurreko egunetan ere saio desberdinak izango dira giroa berotzeko, Galerna festa kasu. Txupinazoa 14an botako da, arratsaldeko 18:00etan.

Jai egitaraua oparoa izango da: kalejirak, kontzetuak, umeentzako ekintzak, enbolatuak… Urtero legez, danborrada (14an) eta ezpatadantza ez dira faltako. Abuztuaren 16an, 09:30ean, Gure Kai Dantza taldeko dantzariek San Roke irudiaren aurrean Ezpatadantza dantzatuko dute herritarren izenean agurra eginez.

Jaien azkenengo egunean, 18an, artisau feria izango da herriko kaleetan zehar. Enbolatuekin eta umeentzako ekitaldi batekin jarraituko du egunak eta bukatzeko, zapi gorria kenduko zaio San Rokearen irudiari.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Deba
Gipuzkoa
OSAGARRIAK