Someratik Greziara errefuxiatuen aldeko janari bilketa
2017/03/17 - 2017/03/31
Bilbo
Bizkaia
Gora_somera
AIPAMENAK

Gora Somera plataformak antolatuta, Someratik Greaziara errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da martxoaren 31ra bitartean, janari ez iragankorrak elkartzeko helburuarekin.

Gehienbat olioa eta kontserba latak (indabak, dilistak, atuna, barazkiak...) bezalako elikagaiak behar dituztela nabarmendu dute antolatzaileek. Bilketa guneak Somera kaleko Adaxka, K2 eta Jaunak tabernak izango dira.

Errefuxiatuak Greziako kostaldean sufritzen ari diren justiziagabekeriaren aurka borrokatzeko, eta  errefuxiatu-kanpamentuetan egoera tamalgarrian bizi diren pertsonei laguntza eman ahal izateko antolatu da ekimena, Zaporeak proiektuaren bidez Greziara bidaltzeko.

KOKAPENA
Somera
Bilbo
Bizkaia