Sopela Kosta Fest surf-laburmetraien lehiaketa
2017/06/15 - 2017/09/03

9:00

Sopela
Bizkaia
Sopela-kosta-fest-cartel-02
AIPAMENAK

Irailaren 21 eta 24 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-laburmetraien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du jadanik. Lanak irailaren 3ra arte aurkeztu daitezke.

Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Laburmetraia saritu guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizialean ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan laburmetraien hirugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro ‘Taula Lila’ alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere. 

 

 

ORDUA

9:00

KOKAPENA
Sabino Arana Kalea, 1, 48600
Kurtzio Kultur Etxea
Sopela
Bizkaia