Sor-marka eta kondairen azoka
2017/07/22 - 2017/07/23
Mendabia
Nafarroa
Mendavia
AIPAMENAK

Bertako gastronomia eta kultur aberastasuna ezagutarazteko xedez, Mendabiak Erdi Aroko azoka bat egiten du uztailaren bukaeran edo abuztuaren hasieran (aurten uztailaren 22 eta 23an), eta herri osoak parte hartzen du ekitaldian. Lodosako pikillo piperra, Errioxa sor-markako ardoa, cava, zainzuria, olioa, patxarana, Tuterako orburua, bildotsa eta aratxea dira azoka horretan gozatu eta erosten ahal diren produktu bikainetariko batzuk.

Janaren ondotik, bisitariek antzinako lanbideen eta kondairen antzezpena ikusten ahal dute kaleetan, eta, besteak beste, Erdi Aroko tabernan edo garaiko tortura elementuen erakusketan agertuz gero, hango eszenan parte hartzen ahal dute guztiek. Bisitarien zain dago Mendabia, garai bateko arropak jantzita, ekitaldiak behar duen bezala.

Mendabiak kokaleku estrategikoa du Ebro ibaiaren ertzean, baita baratze emankor bat ere, herriari kalitate handiko produktu ugari oparitzen dizkiona. Horrelakoa da Nafarroan sor-markek eta kalitate-markek babestutako produktu gehien dituen herria. Hamaika dira guztira. Horrez gainera, mugako herria denez, gatazkak maiz gertatu eta kondaira ugari sortu dira betidanik.

KOKAPENA
Zenbait kaletan
Mendabia
Nafarroa