Sortzen jaia: ‘Auzo bizi onaren eskola’
2017/05/21

10:00

Iruñea
Nafarroa
Sortzen
AIPAMENAK

Maiatzaren 21ean ospatuko da Euskal Eskola Publiko Berriaren jaia Iruñeko Antoniutti parkean
‘Auzo bizi onaren eskola’ lelopean, Iruñeko Antoniutti parkean. Aurtengo aldarri nagusia ‘Hezkuntza Burujabetzarena’ izango da. Eta ‘IkasKilo’, berriz, hezkuntza komunitateko barraskiloa.

Aurtengo jaia beste era batera antolatzea erabaki du Sortzenek. Eskola guztien artean antolatuko dute auzolanean, boluntarioak lau lantaldetan banatuta.

‘IkasKilo’-k hezkuntza du bihotzean, eta gogoan eredu berri bat. Horrenbeste du hezkuntza maite, bere gainean etxetzat hezigunea daramala. Ibilera motela du, atzean inor ez uzteko konpromisoa duelako. Eta, motel joateak bide luzeak ahalbidetzen dizkiolako, urrats txikiak emanez gauza handi eta ederrak lortuz», azaldu zuten Sortzeneko kideek atzo egin zuten aurkezpenean.

Honekin batera, hezkuntza burujabetzan oinarritutako ametsa du ‘IkasKilo’-k. Hauek dira amets honen ezaugarrietako batzuk: Slow Eskola (ikasleen garapen beharrak eta elikatzeko norbanakoari egokitutako erritmoa duen hezkuntza eredua), Eleanitza (ikasle euskahaldunak sortuko dituen hezkuntza eredua, hezkuntza komunitatearen zein ingurune soziolinguistikoaren aniztasuna oinarri duena), AberAniztasuna (ikasleen aniztasuna aberastasuna izanik pertsonen izaera kolektiboaren ezaugarria denez, aniztasuna zainduko duena).

Jai egunerako, urtero bezala, hamaika ekitaldi antolatu dituzte, bertaratzen diren haurrrek zein helduek asko disfuita dezaten.

ORDUA

10:00

KOKAPENA
Iruñea
Nafarroa
LOTURAK