‘Telesforo ez da Bogart’
2017/01/14 - 2017/03/26
Uztaritze
Lapurdi
Telesforo_bogart
AIPAMENAK

‘Telesforo ez da Bogart’ antzezlana hainbat tokitan izango da ikusgai urtarrila eta martxoa bitartean, Iduzkilore antzerki konpainiaren eskutik.

Xabier Mendiguren-ek idatzitako obra honetan, aktore talde bat da protagonista, ‘Blade Runner’, ‘Gone with the wind’ eta ‘Casablanca’ bezalako istorioak gogoratzen dabiltzanak. Baina azken honen argumentua erabat aldatuko dute, beraien esanetan naziengandik ihesi zebiltzanak euskaldunak baitziren.

Antzezlana honako herri hauetan eskainiko da: Uztaritzen (urtarrilaren 14ean); Donibane Lohizunen (15ean); Urruñan (otsailaren 5ean); Izturitzen (18an); Bergaran (19an); Seguran (martxoaren 17an) eta Biarritzen (26an).

KOKAPENA
Hainbat herritan
Uztaritze
Lapurdi