Tene Mujika beka
2017/06/26 - 2017/12/11

00:00

Deba
Gipuzkoa
Tene_mujika_2014
AIPAMENAK

Debako Udalak eta Elkar Argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XII Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza izango duena.

Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak. 

Hau da, Euskal Herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Proiektuak 2017ko abenduaren 11 arte bidal litezke eta Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak izendatuko dute irabazlea 2018ko urtarrilean.

ORDUA

00:00

KOKAPENA
Portu Kalea, 1, 20820
Udaletxea
Deba
Gipuzkoa
LOTURAK