The Dictators NYC + Los Chicos
2017/04/21

22:00

Bilbo
Bizkaia
Dictaband_copy3
AIPAMENAK

The Dictators NYC (argazkian) talde mitikoa Euskal Herrian ariko da beste behin ere. New York hiriko talde mitikoa Donostiako Dabadaban, Gasteizko Helldoradon, Iruñeako Zentral aretoan eta Bilboko Kafe Antzokian ariko dira zuzenean. Bilboko emanaldia  Los Chicos taldeak zabalduko du.

The Dictators NYC
The Dictators bueltan dira. Dick Manitoba musikariak gidatzen duen banda gurean izanen da berriz ere, eta honakoan, atzera begira jarri eta taldekideen artean, Ross "The Boss" (gitarra) eta J.P. Patterson (bateria) topatuko ditugu, biak, bandaren sortzaileak. Zuzeneko laukotea Daniel Rey (gitarra) musikariak osatuko du, Ramones eta Dean Rispler taldeen diskoen ekoizlea, eta Murphy's Law taldeko baxu-jotzailea.

70. hamarkadan abiatu zuen musika bidea The Dictators taldeak, eta urte hauetan guztietan erreferentzia handia izan dira gerora sortu diren milaka rock taldeentzako. Energikoak. Zinkinak. Erabatekoak. Oldarkorrak... Bakarrak.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA
Sarrera: Aurrez 15 euro. Bertan 18 euro.
 
ORDUA

22:00

KOKAPENA
Done Bikendi
Kafe Antzokia
Bilbo
Bizkaia