Tooth + Sharon Stoner + Fumut
2017/04/21

23:00

Lazkao
Gipuzkoa
Fumut2017
AIPAMENAK

2017ko Lazkaoko Txosna Batzordearen egitarauaren baitan, ostiralean Tooth, Sharon Stoner eta Fumut (argazkian) taldeen kontzertuak izango dira Txosnagunean. 

Fumut
Fumut taldea Lazkaon sortutako Rock/Fuzz/FuzznRoll/Stoner/Auskalozekristo.. taldea da. Lazkaotar zein Ordiziarrez osatua dago eta nahiz eta hasiera batean bertsioak egiten zituzten, laster hasi ziren beraien doinu propioak jorratzen. Urte batzutan zehar kontzertuak ematen ibili ondoren, 2016-ko udaberri bukaeran estudioan sartu ziren Karlos Osinaga (Txap)-ekin, beraien lehen diska izango zena grabatzera. Diska hau 2016-ko Iraian kaleratu delarik.

Tooth
2009an Gernikan sortutako taldea, post hardcore doinuak dituzte ardatz, Dut, Lisabö, Helmet eta Unsane taldeen eragina nabarmena delarik. 2012an kaleratu zuten euren lehen lana, eta 2015ean grabatu zuten azkena, "bi" izenekoa. Gora Tooth! 

Sharon Stoner 
Oñatiko talde mitikoa bueltan da aspaldiko partez! Euskal stoner talderik interesgarrienetarikoa eta maila tekniko itzela duen taldea, oholtza gainean izango dugu berriz, euren errepertorio zabala birpasatzen. Queens of the Stone Age, Masters of Reality edo Kyuss bezalakoen zaleak ez lukete kontzertu puska hau galdu behar

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia, jaiak

ORDUA

23:00

KOKAPENA
Txosnagunea
Lazkao
Gipuzkoa