Topaketalk, komunikazioari eta hizkuntzari buruzko jardunaldiak
2017/09/25 - 2017/10/20

19:00

Donostia, Bilbo, Gasteiz, Arrasate eta Oñati
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba
Gorka_urbizu
AIPAMENAK

Euskal kulturako eta gizarteko pertsonaia ezagunek hartuko dute parte Mondragon Linguak antolatutako TOPAKETALK jardunaldietan, eta komunikazioaren, sormen artistikoaren eta hizkuntzen arteko harremanari buruz arituko dira ikuspuntu emozional batetik. 

Ez dira ohiko hitzaldiak izango, formatu originalak dituzten diziplina anitzeko ekintzak baizik, eta bertan bizitzaren fase desberdinetan artean, musikan, lan humanitarioan edo kirolean izandako esperientzia pertsonalak kontatuko dituzte, zenbait kasutan zuzeneko musika-emanaldiekin konbinatuta.

Jardunaldietan, besteak beste, parte hartuko dute Gorka Urbizuk, Kepa Junkerak, Iñaki Perurenak, Izarok, Txaro Arrazolak edo Alberto Iñurrategik eta Donostian, Bilbon, Gasteizen, Arrasaten eta Oñatin egingo dira irailaren 25etik urriaren 20ra.

Topaketa horietako batzuetan, protagonistek ezagutzen dituzten hizkuntzekin izandako harremanari buruz, ikaskuntzaren eta bizitzaren arteko analogiei eta mundu global batean norbere burua ulertarazteko unean bizi izandako pasadizoez arituko dira; besteak beste, adierazpide kulturalak, hizkuntzak eta komunikatzeko beste modu batzuk jarriko dira harremanetan.  

Gasteizko Artium museoan, eszenatokian egongo den artelan baten inguruan egingo dira ekitaldi guztiak.

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Urdaneta Kalea, 9, 20006
Koldo Mitxelena, Dock Gunea, Artium Museoa....
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Arrasate eta Oñati
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba