TrikiGiro hitzaldi zikloa
2017/11/14 - 2017/11/28

19:00

Azpeitia
Gipuzkoa
Trikigiro
AIPAMENAK

TrikiGiro Elkartearekin batera antolatuta, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Urola Erdiki Trikitixaren historia ezagutuko dute. Hiru asteartetan (14tik 28ra), hitzaldi bana iznago dituzte eta hizlariak trikitixaren parte izan eta diren lagunak izango dituzte: Joseba Tapia, Jose Mari Iriondo, Irati Aranguren, Haritz Garmendia, Laxaro Azkune, Josune Arakistain...  

Lehen hitzaldia azaroaren 14aan izango da eta jorratuko den gaia hauxe izango da: Trikitixaren euskalduntzea 70eko hamarkadan: Urola erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan.

Moderatzailea eta hizlaria: Joseba Tapia. (Trikitixaren bilakaeraren inguruko argazki bat)
Iñigo Aranbarri. (Trikitixa infernutik argitara).
Jose Mari Iriondo. (Trikitixa eta 70eko euskal kantagintza berria).

Bigarren hitzaldia azaroaren 21an izango da eta jorratuko den gaia hauxe izango da: Urola erdiko trikitixa datutan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak

Irati Aranguren (Urola Erdiko trikitilarien datu basea).

Haritz Garmendia (Urola Erdiko trikitilariak txapelketatan)

Laxaro Azkune (Urola Erdiko erromeriak)

Hirugarren hitzaldia azaroaren 28an izango da eta hizlariak izango dira: Alex Arzelus, Josu Arrizabalaga 'Izer', Xabier Etxaniz eta Josune Arakistain (Huntza taldea). Elkarrizketatzailea: Alex Arzelus.

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Plaza Nagusia 5, behea
Sanagustin kulturgunea
Azpeitia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK