Turismoaz pentsatzeko topaketak
2017/09/29 - 2017/09/30

17:00

Donostia
Gipuzkoa
Turismo_topaketak2
AIPAMENAK

Enaizgiria taldeak turismoaz pentsatzeko topaketa herritarrak iragarri ditu irailaren 29 eta 30erako Donostiako Amara Eskoletan. Ez garelako turistak gure herrian lelopean azkenaldian turismoak Euskal Herrian izan duen gorakada kontrolezina salatu nahi du Enaizgiria elkarteak.

Bisitarien gorakadarekin batera egin du kezkak gora donostiarren artean. Turismoa hirian sortzen ari den ondorioak eta aldaketak herritarren eta hedabideen eztabaidagai nagusietakoa bihurtu dira azken urteetan, eta iragan berri den udan nabarmen.

Turismoaren eragin sozial, ekonomiko eta kulturalen inguruan kezka azaldu dute hainbat eragile sozialek, eta, bide ezberdinak erabiliz, euren proposamenak, protestak eta aldarrikapenak azaleratu dituzte. 

ORDUA

17:00

KOKAPENA
Easo Plaza, 20006
Amarako eskolak
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK