Txillardegi Gogoan: 5. urteurrena
2017/01/13 - 2017/02/10
Donostia
Gipuzkoa
Txillardegi_gogoan
AIPAMENAK

Urtarrilaren 14ean 5 urte beteko dira Txillardegi hil zenetik. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostian, Txillardegi Liburutegia herri ekimenaren eskutik.

Hilaren 13an hasiko dira ospakizunak, ‘Txillardegi gogoan’ bideoaren aurrestreinaldiarekin. 15ean, berriz, ekitaldi literario-musikala egingo da goizeko 11:30ean, Rafa Egigurenen eta Dorleta Urretabizkaiaren eskutik.

Bestale, urtarrilaren 18an Fito Rodriguezek existentzialismoari buruzko mintegi irekia eskainiko du, EHUko filosofia fakultatean. Azkenik, otsailaren 10ean, ‘Txillardegi ekologista eta animaliazalea’ izeneko ekimena ospatuko da, Eguzki Taldeak antolatuta, Martin Anso eta Markos Zapiainen eskutik.

KOKAPENA
Herriko hainbat lekutan
Donostia
Gipuzkoa