Txondorraren piztea Aralarren
2017/12/02 - 2017/12/23
Ataun
Gipuzkoa
Txondorra
AIPAMENAK

Aralarko parketxeak ikazkinaren lanbideari omenaldia egingo dio Gabonetan, eta, horren harira, ikatzaren inguruko zenbait ekintza antolatu ditu. 

Txondorraren piztea abenduaren 2an egingo da Lizarrustiko parketxean, Ataunen (Aralar Parke Naturala), 12:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ekimen honen bidez Aralarren ikazkintza eta basogintza historian zehar nolakoa izan den ezagutzeko aukera izango du bisitariak, prestaturiko jardueren bidez.

Abenduaren 2tik 23ra txondorra piztuta egongo da, ikusgai, nahi duenarentzat. Taldeekin bisita eta tailer bereziak egingo dira (ordua aurrez erreserbatuta betiere). Aukera paregabea da honakoa beraz ikazkinen lana gertutik ezagutu eta txondorra bertatik bertara ikusi ahal izateko. 23an, Jentilak eta Olentzero ibilaldiarekin batera itzaliko da txondorra.

KOKAPENA
Lizarrustiko parketxea
Ataun
Gipuzkoa