Udako ‘abenturak’ Listorretan
2017/06/16 - 2017/09/02
Errenteria
Gipuzkoa
Udakoabenturak
AIPAMENAK

Udako ‘abenturak’ Listorretan ekimenaren baitan, Aiako Harria natura parkean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduera ezberdinak burutuko dituzte. Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean aritu dira egitarau berezia prestatzeko. Bost jarduera prestatu dituzte ekainaren 16tik irailaren 2ra bitartean. 

Uztailaren 2an Narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera izango da, Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira. Hezegune hau eta beste batzuk bertako faunaren bioaniztasuna hobetzeko helburuarekin sortu ziren. 

Uztailaren 30ean Orientazio Jolasa ekimena burutuko da. Partehartzaileek orientazioaren oinarrizko kontzeptu batzuk berenganatuko dituzte modu dibertigarrian, mapak eta ipar orratzak erabiliko dituzte. 

Abuztuaren 12an, Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak egingo dituzte. ‘Aitzibitarteko Lagunak’ Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezuloetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutaraztea da. Tailer ezberdinak burutuko dituzte historiaurrean murgiltzeko intentzioarekin.

Azkenik, irailaren 2an Kiko Alverezen eskutik Saguzarrak hurbiletik ezagutzea. Kiko Alvarezek ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzaharrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean.

KOKAPENA
Aldura Gunea Aldea, 52, 20100 Errenteria,
Listorreta
Errenteria
Gipuzkoa