XXXIV. Udako Musikaldia Deban
2017/08/03 - 2017/08/31

kontzertuak arratsaldeko 8:00etan izango dira, meza ondoren, eta Santa Maria elizako
klaustroan egingo dira abuztuaren 10ekoa izan ezik, azken hau Elizaren barnealdean izango baita.

Deba
Gipuzkoa
Debako_musika_jaialdia
AIPAMENAK

Abuztuaren 3tik 31ra bitartean Debako Udako Musikaldiaren 34. edizioa izango da.

Aurtengo edizioa abuztuaren 3an abiatuko da. KEA ahots taldea arduratuko da aurtengo musikaldiari hasiera emateaz. Kamerako erreferentziazko abesbatza da, 12 abeslari profesionalez osatuta dagoena.

Hurrengo kontzertua hilaren 10ean izango da. Bigarren hau Santa Maria elizaren barnealdean eskainiko dute Xavier Canin tronpetajoleak eta Matthieu de Miguel organujoleak.

Horren ostean, Sigma  Project Quartet  taldea izango da abuztuaren 24an, saxofoi bakarlari ezagunek osatutako laukotea.

Musikaldiari amaiera emateko, abuztuaren 31n, Cuarteto IDEOMENEO igoko da klaustroko
oholtzara. Azken kontzertu honetan biolina, biola eta biolontxeloa izango dira protagonista.

ORDUA

kontzertuak arratsaldeko 8:00etan izango dira, meza ondoren, eta Santa Maria elizako
klaustroan egingo dira abuztuaren 10ekoa izan ezik, azken hau Elizaren barnealdean izango baita.

KOKAPENA
Plaza Zaharra, 7, 20820
Santa maria eliza
Deba
Gipuzkoa