‘Udan Zinema Zure Auzoan’
2017/07/19 - 2017/08/11

21:30

Bilbo
Bizkaia
Cine
AIPAMENAK

Bilboko Udalak dagoeneko ohikoak diren udan aire libreko zineaz gozatzeko saioak berreskuratuko ditu udan. Kultura Sailaren ‘Udan Zinea Zure Auzoan’ programa uztailaren 19an hasiko da, Martínez Lázaroren ‘8 apellidos catalanes’ (2014) lana eskainiz Casilda Iturrizar parkean. Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira, eta aurretik orain denbora gutxi egindako euskal film labur bat eskainiko da. Sarrera doan izango da.

Iazko udan martxan jarri zen programa honen helburua auzoetako kultur eskaintza udako jarduera batekin zabaltzea da, kaleaz familian gozatu ahal izateko. Ekimenaren barruan beste zazpi saio jasotzen dira, Deustuko San Pedro plazan (uztailaren 21ean), Funikularraren plazan (uztailaren 26an), Abusuko Ibaizabal zelaian (uztailaren 28an), eta dagoeneko abuztuan Otxarkoagako Ugarte plazan (abuztuaren 2an), Zorrotzako Azoka plazan (abuztuaren 4an), Errekaldeko plazan (abuztuaren 9an), eta, amaitzeko, Karmelo plazan (abuztuaren 11n).

EGITARAUA:
UZTAILAK 19 / Casilda Iturrizar parkea
‘Un mañana mejor’ (2015,  Mikel Román - 19 min.)
‘Ocho apellidos catalanes’ (2015, Martinez Lazaro)

UZTAILAK 21 / Deustuko San Pedro plaza
‘Zarautzen erosi zuen’ (2015, Aitor Arregi - 15 min.)
‘Aupa Etxebeste! (2005, Telmo Esnal eta Asier Altuna) - Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

UZTAILAK 26 / Funikularreko plaza
‘Bilbao exterior dia’ (2015, seis euskal errealizadore) - Euskarazko eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioa

UZTAILAK 28 / Abusuko Ibaizabal zelaia
‘Duellum’ (2015, Tucker Dávila - 9 min, )
‘Moulin rouge’ (2001, Baz Luhrmann) - Gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin

ABUZTUAK 2 / Otxarkoagako Ugarte plaza
‘Cenizo’ (2015, Jon Mikel Caballero - 10 min)
‘Regreso al futuro’ (1985, Robert Zemeckis) - Gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin

ABUZTUAK 4 / Zorrotzako Azokako Parkea
‘Zea… Bingo!’ (2015, Ane Urkiola - 12 min)
‘Anacleto: Agente secreto’ (2015, Javier Ruiz Caldera)

ABUZTUAK 9 / Errekaldeko plaza
‘Amore d’inverno’ (Isabel Herguera - 8 min)
‘El viento se levanta’ (2013, Hayao Miyazaki) - Gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin

ABUZTUAK 11 / Karmelo plaza
‘Otsoko’ (2014, Ander Iriarte - 12 min)
‘Gremlins’ (1984, Joe Dante)


ORDUA

21:30

KOKAPENA
Gune ezberdinetan
Bilbo
Bizkaia