Urretxuko Jaiak
2016/09/11 - 2016/09/25
Urretxu
Gipuzkoa
Urretxu
AIPAMENAK

Irailaren 11tik 25era bitartera luzatuko dira Urretxuko Jaiak. Egitarauak ekintza ugari jasoko ditu: bakarrizketak, Jon Plazaola eta Macrearekin, ‘Tximeleta azala’ izeneko gaixotasuna duen Markel Lopezen aldeko emanaldia, haurrentzako dantzaldia, abelgorri erakusketa, bertsolariak…

Irailaren 18an, Gernikako Arbola plazan, Euskal jaia ospatuko da. Egunean zehar, dantzariak, bertsolariak, kale animazioa… izango dira eta artisauek euren produktuak salduko dituzte. Gainera, basoko lanak eta zuraren erabilerari buruzko erakustaldiak izango dira. Horretaz gain, haurrentzako eta adineko pertsonentzako ekintzak ospatuko dira irailaren 19 eta 23an, hurrenez hurren.

KOKAPENA
Urretxu
Gipuzkoa