VI. Galdakaoko Oroimenaren Astea
2017/05/13 - 2017/05/20
Galdakao
Bizkaia
Garrote_argazkia
AIPAMENAK

Galdakaoko Oroimenaren Astearen seigarren edizioa, Galdakao Gogora elkarteak antolatuta, maiatzaren 13tik 20ra bitartean ospatuko da.

Egitarauaren baitan honako ekitaldiak daude, besteak beste: ‘Faxistek fusilatutako galdakoztarrak. No al olvido’ erakusketa, non 1937an frankistek fusilatutako zazpi galdakarren argazki eta agiriak erakutsiko diren. Angel Arostegi Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur eta Dei Egileor Arostegirenak, hain zuzen.

Larrinagako kartzelako garrotearen eta ziega baten erreplikak ere ikusi ahalko dira, Gandasegiko eskolan maiatzaren 20ra arte izango direnak. Garrotea 1978. urtean debekatu zen, ordura arte makina bat preso erail ostean.

Bestalde, Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko aukera ere izango da, maiatzaren 13an eskainiko den bisita gidatuarekin. Goizeko 09:00etan abiatuko da Udaletxe aurretik.

Hainbat hitzaldi ere eskainiko dira, Paco Etxeberriaren ‘Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen’ (maiatzaren 16an) edota Josu Txuekaren ‘Amaitu ez zen gerra. Heriotza, erbestea, espetxeak’ (maiatzaren 18an).

KOKAPENA
Gurutzeko PL, 10
Gandasegiko eskola
Galdakao
Bizkaia
LOTURAK