VI Noites de Fado zikloa
2017/04/26 - 2017/06/21
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Sala BBK
Fado17
AIPAMENAK

BBK-k antolatzen duen Noites de Fado zikloaren seigarren edizioa apirilaren 26an hasiko da, Carlos do Carmo abeslariaren emanaldiarekin, eta guztira bost kontzertu eskainiko ditu, beti bezala, Bilboko BBK Aretoan. Aurtengo edizioan «askotariko egitaraua» izango da, klasizismoa eta gaur egungo fado mugimenduen abangoardia uztartuz, «musikaren konpasean Bizkaiko ikusleak Portugaleraino eramateko asmoz», antolakuntzak adierazi duenez.

Esan bezala, lehen emanaldia apirilaren 26an izango da, Carlos do Carmorekin kontzertuarekin. Fadoaren «gaur egungo gizonezko ahots garrantzitsuenetako bat» da, «belaunaldi berrien erreferente, tradizioaren eta modernitatearen arteko zubi, eta, batez ere, fadoaren estandarte garrantzitsua nazioartean».

Zikloaren bigarren hitzordua maiatzaren 10ean izango da, Fado Violado bikotearen ikuskizunarekin. Flamenkoa eta Portugaleko doinuak uztartzen ditu, Ana Pinhal abeslariaren ahots malenkoniatsu eta urratuarekin eta Francisco Almeida gitarrista flamenkoarekin.

Programazioak maiatzaren 24an jarraituko du, fadoaren abangoardiaren adierazle handiak diren Nathalie eta Marco Rodrigues artisten baterako emanaldiarekin. Ekainaren 7an, berriz, Ana Sofia Varelaren txanda izango da, fadoaren belaunaldi berriaren ahots nabarmenenetako batena, eta Noites de Fado zikloa bukatzeko, Ana Moura, «fadoaren dama», BBK Aretoaren taula gainean izango da ekainaren 21ean. Mouraren kontzertuak emango dio bukaera elegantea Noites de Fado zikloaren laugarren edizioari.

KOKAPENA
Gran Via Lopez de Haro, 19-21
BBK aretoa
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK