X Aulestiko antzerki topaketak
2015/04/06 - 2015/04/11
Aulesti
Bizkaia
Antzerki
AIPAMENAK

Apirilaren 6tik 11ra euskarazko antzerkia nagusi izango da Aulestin, antzerki topaketen hamargarren edizioaren ospakizunarekin.

Herriko frontoiak eta udal aretoak izango dira topaketaren erdigunea, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Iduzkilore Antzerki Taldeak, 10ean; Dejabu Panpin Laborategiko antzezleak, 11n; Aldatzen Laguntzen taldeak, 7an; Maite Arresek eta Mau Artabek, 6an; eta Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak, 9an.

Bestetik, Lauka Teatroak ‘Amodioaren ziega’ ikuskizuna aurkeztuko du apirilaren 8an. Xabier Mendigurenen ‘Amodioaren Ziegak’ gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko ‘bis a bis’ bat hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute, bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz.

KOKAPENA
Frontoia eta udal aretoa
Aulesti
Bizkaia