XVIII Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua
2017/10/21 - 2017/12/02
Berriz, Igorre, Bilbo, Arrigorriaga, Leioa
Bizkaia
Ostera
AIPAMENAK

Urriaren 21ean hasiko da Udagoieneko Ostera XVIII Bizkaiko kultur zirkuitua, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta.

Abenduaren 2ra arte, sei ikuskizun izango dira Bizkaiko sei aretotan. Musikaren eta antzerkiaren bueltan gozaraztea da Udagoieneko Osteraren helburua, euskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez, gertutik disfrutatzea.

Berrizen hasiko da egitaraua Anarirekin. Azaroan zehar lau emanaldi izango dira: Larregi eta Hesian taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa (azaroak 10, Igorre), Kepa Junkera eta Sorginak taldearen ‘Maletak’ ikuskizuna (azaroak 19, Bilbo), Su Ta Gar taldearen zuzenekoa (azaroak 23, Bilbo), eta ‘Ez dok Hiru’ (azaroak 24, Arrigorriaga). Amaitzeko, abenduaren 2an, ‘Mis Karaoke’ antzeztuko da Leioan.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Berriz, Igorre, Bilbo, Arrigorriaga, Leioa
Bizkaia
OSAGARRIAK