XXII Jagon jardunaldiak: ‘Araba, euskaraz bidea egiten’
2017/11/17

09:30-14:00

Gasteiz
Araba
Idiomas_naiz
AIPAMENAK

Azaroaren 17an ospatuko da Euskaltzaindiaren XXII Jagon jardunaldia, ‘Araba, euskaraz bidea egiten’ izenburupean. Bertan euskarak Araban bizi duen egoera izango da aztergai.

Euskaltzaindiaren Jagon sailaren barruan dagoen Sustapen batzordeak antolatu du jardunaldia eta bertan, euskaren aldaketaren dimentsioa eta ezaugarriak izango dira hizpide.

Goizeko 09:30ean abiatuko da saioa, Andres Urrutia euskaltzainburuaren sarrerarekin. Ondoren, Arabako egoeraren eta bilakaeraren nondik norakoak aztertu eta eztabaidatuko dira, mahai-inguru batean. Parte hartuko dute Agurtzane Ortiz de Landaluze Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikariak; Asier Etxenike Aztikerreko zuzendariak; eta Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko Kale Neurketako zuzendariak. Iñaki Martinez de Lunak egingo du moderatzaile lana. 11:00etan erakundeetako euskara teknikarien txanda izango da eta 12:00etatik aurrera Arabako euskaldunak aktibatzeko azken urteotan egindako ahaleginak aletuko dira. Azkenik, 13:00ak aldera, hizkuntza bultzatzeko euskarazko hedabideen garrantzia azpimarratuko da.

ORDUA

09:30-14:00

KOKAPENA
Calle de Fray Zacarías Martínez, 2
Montehermoso kulturunea
Gasteiz
Araba