Zaramagako jaiak
2017/09/12 - 2017/09/17

17:00

Gasteiz
Araba
Zaramagako_jaiak
AIPAMENAK

Irailaren 12tik 17ra bitarte ospatuko ditu Gasteizko Zaramagako auzoak jai patronalak. Amurrio parkean egingo den Aerobic saioarekin emango diote hasiera festeei, irailaren 12an, 17:00etan. Besteak beste, irailaren 14ean Silvio de Rodriguez kantautorea emanaldia eskainiko du Jaione tabernan eta 15ean rock kontzertuak izanen dira Zuberoa plazan.

Irailaren 16ean umeei zuzenduriko ekitaldi andana daude iragarrita. Besteak beste, margo lehiaketa, fanfarrea, puzgarriak eta tailer desberdinak izango dira Zaramagako kaleetan. 17an amaituko dira jaiak tortilla txapelketa eta euskal dantzen emanaldiarekin.

ORDUA

17:00

KOKAPENA
Zaramaga 0100
Zaramaga auzoa
Gasteiz
Araba
OSAGARRIAK