Zarautz Mendi Tour
2017/05/18 - 2017/05/24

20:00.

Zarautz
Gipuzkoa
Mendi_tour_zarautz
AIPAMENAK

Bilbo Mendi Film Festivaleko hainbat ikus-entzunezko ikusi ahalko dira Zarautz Mendi Tour-en, maiatzaren 18 eta 24ean, Modelo Zineman, arratsaldeko 20:00etan.

Bertan, Bilboko jaildian aurkeztutako pelikularik arrakastatsuenak izango dira ikusgai, mendi irudi ikusgarriak eskaintzen dituztenak. Abentura kirol ezberdinak ere izan ohi dira, beti ere kultura eta ingurumena haintzat hartuz, ikusleei ahalik eta egitaraurik interesgarriena eskainitzeko.

Gazteei zuzendutako proiekzio bat ere izango da, non metraje laburreko filmen hautaketa berezi bat egin den.

Maiatzaren 18an izango da lehen emanaldia, ‘Annapurna III - Unclimbed’ pelikularekin. Ondoren ‘Boys in the Bugs’ ikusi ahalko da, eskaladako film onenaren BMFF 2016 saria jaso zuena. Amaitzean, ‘Crossing Home: a skier's Journey’ kirol eta abentura filma eta ‘Akabuko Martxea’ izeneko natura filma eskainiko dira.

Bestalde, maiatzaren 24ean, ‘E.B.C. 5300m’ pelikula izango da, BMFF 2016 film labur onena saria jaso zuena. Azkenik, ‘Incognita Patagonia’ eta ‘Freedom Under Load’ ikus-entzunezkoen proiekzioaren amaituko da zikloa.

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Zigordia Kalea, 1
Modelo aretoa
Zarautz
Gipuzkoa
LOTURAK