Savage Cinema: kirola eta abentura
2017/09/22 - 2017/09/30
Donostia
Gipuzkoa
Savage_zinema
AIPAMENAK

Rory Kennedy eta Jennifer Peedom zuzendari prestigiotsuen film berriak; Serge Hazanivicious zuzendariaren ekoizpen frantsesa, Bérénice Bejo protagonistarekin; Indonesiako paradisu baten aurkikuntzaren historia, oraindik kontatzeke dagoen abentura bakanetako bat; Chris Burkard argazkilari prestigiotsuaren proiektu pertsonal bat; eta film biografiko bat, Kai Lenny surflariari buruzkoa. Horiek dira kirolean eta abenturan espezializatua dagoen Savage Cinema sailaren sei proposamenak.

Peedomek, zeinak 2016an dokumental onenaren BAFTA sarirako izendapena lortu baitzuen Sherpa filmarengatik, ‘Mountain’ aurkeztuko du, altuerako paisaiei eta halakoek miloika lagunengan sortzen duten lilurari buruzko oda bat. Gailurren edertasuna goresten duen film poetiko bat, Willem Dafoeren narrazioarekin eta soinu-banda bereziarekin. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiarekin lankidetzan aurkeztuko da. Asmo handiko proiektu bat da, eta, ‘Tout là-haut / To the Top’ filmarekin batera, genero berrietara irekiko du Savage Cinema saila; hain zuzen ere, sailean sartu den lehen fikzio-filma baita Serge Hazaniviciusek zuzendutako eta Bérénice Bejok protagonizatutako lan hori.

Paradisuaren bilaketa behin eta berriroko gaia da Savage Cinemaren programazioan. Aurten ere sailera itzuli da, oraindik kontatu gabe dagoen XX. mendeko abentura gutxietako batekin, Desert Point olatuaren aurkikuntzarekin (‘Secrets of Desert Point’). Ira Opper ekoizle eta banatzaileak, akzio-kiroleko edukien alorreko aurrendariak, Bill Heickek grabatutako irudiak berreskuratu ditu 40 urtez isilpean gorde den surf-bidaia basati hari forma emateko.

Horrez gain, Chris Burkard argazkilariaren ‘Under an Arctic Sky’ filmak esploratzeko modu berriak irudikatzen ditu, eta horietan, irudimena eta teknologia dira nirbana berriak aurkitzeko funtsezko bitartekoak.

Aparteko bizitzak jasotzen dituzten bi film biografikorekin osatu da programazioa. ‘Take Every Wave’ (Sundance 2017) Laird Hamilton surflari mitikoari buruz biopic bat;  eta ‘Paradigm Lost’, diziplina ugarietan munduko txapelduna izan den Kai Lenny gazteari buruz. Azken film honek Lennyren heldutasuna eta ozeanorekin duen lotura irudikatzen ditu.

FILMAK:
‘Mountain’
Jennifer Peedom
Australia

‘Paradigm Lost’
John Decesare
AEB

‘Secrets of desert point’
Ira Opper
AEB

‘Take Every Wave: The life of Laird Hamilton’
Rory Kennedy
AEB

‘Tout là-haut’
Serge Hazanavicius
Estatu frantsesa

 ‘Under an Arctic Sky’
Chris Burkard
Islandia

KOKAPENA
Avda. de la Zurriola, 1
Kursaal
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK