Zornotzako jaiak
2017/07/15 - 2017/07/27
Zornotza
Bizkaia
Zornotza
AIPAMENAK

Uztailaren 15ean hasiera emango zaie Zornotzako jaiei eta 27ra bitartean, ekitaldi ugari izango dira herrian jaiaz disfrutatzeko. Txupinazoa arratsaldeko 20:00etan botako da Eneko Atxa chef zornotzarraren eskutik eta hortik aurrera, zaldiko, erraldoi eta buruhandien konpartsak, gaitero eta txistulariak ibiliko dira kalejiran herriaren erdigunetik.

Marmitako txapelketa, uztailaren 22an, eta kontzertuak jaietako ekitaldi nabarmenenak dira. Horrela, Zornotzatik pasako dira Esne Beltza, La Orquesta Mondragón, Calum, Carlos Jean, Vendetta eta Family Atlantica taldeak.

Horretaz gain, kale antzerkia eta umeentzako antzezlanak, herri kirolak, su artifizialak, xake txapelketa, arku-tiroketaren lehiaketa, koadrilen arteko piragua jaitsiera Ibaizabalen eta baserritarren azoka, besteak beste, egitarauaren beste ekitaldietako batzuk dira.

KOKAPENA
Zornotza
Bizkaia