Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketa
2017/04/18 - 2017/07/03
Zumaia
Gipuzkoa
Zumaia_argazki_lehiaketa
AIPAMENAK

Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko deiladia uztailaren 3ra bitartean mantenduko da zabalik. Aurtengo edizioa iaz zendutako Distira elkarteko Joxe Juan Azkue argazkilariaren omenez egingo da.

Bertan edozein argazkilarik har dezake parte. Gehienez hiru argazki aurkez daitezke, eta paperean eta kolore batean izan beharko dute. Argazki digitalak ere onartuko dira, beti ere paperean aurkeztuta. Aurten aukeratutako gaia arkitektura izango da.

Lan guztiak 40x50 zentimetroko kartulina batean ezarrita aurkeztu beharko dira, ikusgai dagoen zatirik txikienaren distantziak gutxienez 18 zm izanik. Izenburua atzean idatzita izan beharko dute.

Irabazleak zein diren aukeratuko duen epaimahaia argazkilaritza munduko adituez osatua izango da eta erabakia uztailaren 28an emango da jakitera.

Irabazleak 500 euro eta garaikur bat jasoko ditu, bigarrenak 300 euro eta hirugarrenak 200 euro. Horrez gain, Zumaiar partaide onenari sari bat ere emango zaio, 100 eurokoa. Partaide bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.

KOKAPENA
Erribera Kalea, 19
Alondegia
Zumaia
Gipuzkoa