Zur eta Lur 2017
2017/09/17 - 2017/11/10

10:00

Zegama
Gipuzkoa
Zur_eta_lur_2017
AIPAMENAK

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak Zur eta Lur Zegaman ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute irailaren 17tik azaroaren 10a bitarte. Aurtengo edizioak ere kultur jardueraz osatutako egitaraua dakar Anduetza Parketxearen eta Zegama herriaren ezaguera sustatzeko helburuarekin.

Lehenengo jarduera irailaren 17an izanen da, Zegamako bide zaharretan barrena egingo den ibilaldiarekin. Goizeko 10:00etan abiatuta, ibilitariek herriko kultur ondarearen eta historiaren zati bat ezagutzeko aukera izango dute. 

Urriaren 19an, berriz, Gutik zura dokumentala izango da ikusgai Anduetza Parketxean, 19:00tan. Dokumental honek antzinatetik etorkizunerako bidaia egiten du, lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiltzen ditu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

Azkenik, azaroaren 10ean Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslariak bakarkako kontzertua eskainiko du Anduetza Parketxean, arratsaldeko 19:30etan. 

ORDUA

10:00

KOKAPENA
San Bartolome Kalea, 13, 20215
Anduetza parketxea
Zegama
Gipuzkoa
OSAGARRIAK