0 iruzkin

Hogei urte eta oraindik...

Lau urtez izan naiz Hondarribiko alardearen egunean, bertan emakume eta gizonezkoen konpainia lagundu eta txalotzen. Irunen bezala.

Denetako irainak entzun behar izan genituen; irudi pateikoak ikusi, plastiko beltzaz hornituta; iraganekoak behar zuketen gauzan entzun; neska nerabetxuak ulertzen ez zituzten ohiuak ahozkatzen..

Oso latza, oso gogorra. Baina Jaizkibel konpainiaren lehen lerrokoen irribarre, begiraden disdira, ikustean eguna argitzen zela zirudien.

Gaur ere antzerakoa gertatu da. Eta beti bezela, EAJk diskurtso bifidoaz, Emakundeko enpleatua bidali planta egitera eta bere jendea txistu eta iraineri animatu.  Hori horrela da.

/