0 iruzkin

Julen joan zaigu


Todas las mañanas en Info7 irratia

Julen Kalzada hil da. A ze berri txarra!

Gaztetxo nintzala ezagutu neban Julen, Joseba Kanpo ahaztezina zenaren eskutik, AEKn.

Abertzale zintzoa, Francoren errepresioa haurtzaroan ezagutu eta pairatu zuen gizon osoa eta gure euskara berpiztearen alde sekulako lana egindakoa.

Kalzada, Gabika eta Naberan, Urtsa eta Josebarekin batera -eta beste hainbeste lagun ere- Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea aurrera atera eben, eta baita Korrika abian jarri, gure izakera, gure hizkuntza desagertarazi nahi zutenen asmo txarren kontra. Horregatik sartu eben kartzelan, horregatik gorrotatzen zuten eta horregatik gaurko euskaldunok maite dugu busturiar haundixe.

Lasai bego Julen.

/