Zapi Lapurdi

Giza eskubideen nazioarteko eguna Baionan, Euskal Preso politiko eta Iheslarien defentsan.

Nazioarteko Giza Eskubideen egunean, Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du Baionan, René Cassinen etxe aurrean, espetxeetan ematen diren eskubide urraketak salatzeko. Abenduaren 14an Lannemezaneko presondegi aurrean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute.