Naiz+ Naiz+

Abenduaren 3rako erronka Elhuyarrek: baietz 20.000 hitz ahoskatu!

Interneten euskara gehiago entzun dadin erronka jarri du Elhuyarrek. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da eta horren aitzakian Elhuyar hiztegietan 20.000 hitzen ahoskera entzuteko erronka bete nahi du fundazioak. Bideoan erronkan parte hartzeko modua azaltzen dute. Elhuyar hiztegietara joan eta Forvo.com proiektua baliatuz norberak bere ahoskerarekin lagun dezake datu basea osatzen. #EsanHitza da Twitterren hedatu duten gonbitea!