Naiz+ Naiz+

Agur sentikorra, Baigorriko errefuxiatuei

Baigorrin hiru hilabetez egon diren errefuxiatuak joan beharrean dira, orain arte bizileku zuten atsedenaldi zentroa itxiko dutelako. Bihar ekingo diote bideari Kenia, Sudan, Eritrea eta Afganistanetik etorritako 50 herritarrek eta agur festa ederra egin diete orain arte bizilagun izan dituzten baigorriarrek.

Azaroan Herriko Etxeak oporretako VVF egoitzak errefuxiatuen esku utziko zituen. Inguruko elkarte eta herritarrak, aldiz, elkartasunez aritu dira bizilagun berriak laguntzen, komunikazioa errazteko frantses ikastaroak emanez edota mendi txangoak eta futbol partiduak antolatuz, adibidez.

Errefuxiatuen eta Baigorriko bizilagunen arteko harreman ederra ezagutzeko parada eskaini digu Kanaldudek, hemen duzuen bideoan.