Naiz+ Naiz+

Aldaketa klimatikoaren kalteak gure kostaldean

(CAST. Declive de las algas Gelidium en la costa vasca)

EHUk argitaratu duen bideoa da hau, Gelidium algek euskal kostaldean klimaren aldaketaren ondorioz izan duten atzeraldia erakusten duena. Unibertsitateko ikerlarien arabera espezie hau ekosistemaren aktibo garrantzitsua da  eta bere desagerpenak zuzeneko eragina izango du itsas faunan ere. Leku askotan algaren presentzia erdira jaitsi da eta muturreko kasuetan %80tik %5era. «Itsasoaren biodibertsitatea kaltetzeaz gain, begi-bistan, paisaian eta baita kultur arloan ere eragin negatiboak ditu», ikerlarien arabera. Informazio guztia EHUren webgunean.