\r\n

Alfredo Remirezek berak eman zuen Twitter sare sozialean ebazpenaren berri eta gainontzeko txiolariek babes, animo eta salaketa mezuekin erantzun zioten #AlFREEdo kanpaina de facto martxan jarriz berriz.

\r\n

Aurpegi ezagun ugariren babesa eskuratu du Remirezek.

\r\n
\r\n

Nire elkartasun osoa adierazi nahi diot @erreharria-ri. https://t.co/r6t6sM2LIy

\r\n\u2014 Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

Tamalgarria. Eutsi, @erreharria! https://t.co/k1E1X5W5cj

\r\n\u2014 Katixa Agirre (@katixagirre) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

Mosu handi bat!

\r\n\u2014 Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

Jendetza Amurrion @erreharria|ren zigor bidegabea salatzeko. \"Elkartasuna eta konpromisoaren kontrako mendekua da!\" #alFREEdo pic.twitter.com/0ZNhjKuUW4

\r\n\u2014 Julen Arzuaga (@julenaretakoa) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

Denok gara @erreharria ! Adorea Alfredo! Eutsi horri!

\r\n\u2014 lander garro (@landergarro) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

\u2764\ufe0f @erreharria
Behar duzunerako hemen gaude: per terra, mar i twitter.

\r\n\u2014 Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n

Epaia ezagutu eta berehala NAIZi eskainitako elkarrizketan jasotako elkartasuna eskertu du Remirezek.

\n"}
Naiz+ Naiz+

#AlFREEdo oihua gorpuzten ari da sarean, Remirez espetxeratzeko erabakiaren aurrean

Erreharria
Alfredo Remírez en la Audiencia Nacional. (POOL EFE)

Alfredo Remirez Marañon, Twitterren @erreharria erabiltzaile izenarekin ezagunagoa den amurriarrak urtebetez espetxera joan beharko du euskal presoen urrunketa salatzeagatik.

Ipinitako azken helegitea Entzutegi Nazional espainolak ukatu ostean, urtebeteko zigorra betearazi nahi diote Remirezi. Gauzak horrela, 2005an Amurrioko txupinazoan preso baten panpina ateratzeagatik espetxeratzeko erabaki irmoa hartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2015eko maiatzean, «Armiarma operazioa» bezala izendatutako sarekadetako batean atxilotu zuen Guardia Zibilak Remirez eta 2017ko otsailean epaitu zuten Twitter sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Epaiketa hartan akordioa lortu zuen defentsak: urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioaren kondenarekin kartzela saihestea alegia. Orain, baina, 2005ko gertaren gaineko auziaren suspentsioa eskatu eta espetxe zigorra hura betetzea ebatzi du epaitegiak.

Alfredo Remirezek berak eman zuen Twitter sare sozialean ebazpenaren berri eta gainontzeko txiolariek babes, animo eta salaketa mezuekin erantzun zioten #AlFREEdo kanpaina de facto martxan jarriz berriz.

Aurpegi ezagun ugariren babesa eskuratu du Remirezek.

Epaia ezagutu eta berehala NAIZi eskainitako elkarrizketan jasotako elkartasuna eskertu du Remirezek.