Naiz+ Naiz+

Alternatiben oihartzuna ozen entzun da Oiartzunen

Bestelako harreman eta balio ereduetan altxatako jendartea egingarria dela frogatzeko, egunerokoan ikusezin zaizkigun proposamen handi eta txikiren erakusleihoa bihurtu zen Oiartzun pasa den larunbatean.

Finantza solidarioa, ekonomia feminista, elikadura burujabetza, energia berriztagarria, banda zabaleko Interneta, ekonomia sozial eraldatzailea edota etxebizitza eredu alternatiboak izan zituzten hizpide. Dena, baina, ez zen ikastea izan eta bazkarian, azokan edota bertso ikuskizunean elkarren arteko ezagutzarako aukera ederra izan zuten.