Naiz+ Naiz+

Angela Davisek utzitakoa itsaso bihur dadin

Angela Davisek otsailean Euskal Herrira egindako bidaiaren aztarna nabaria da oraindik ere. Gite-Ipes eta Ipar Hegoa fundazioek elkarlanean antolatutako bidaian etorri zen Davis pasa den otsailean.

Bidaiaren barruan, “Herri, klase eta izaera feministadun borrokaren ikuspegia egun” barne ikastaroa egin zuten hamarnaka emakumeek Donostian. Davisen hitzartzeak, haren figuraren inguruan sortutako giroa eta mahai gainean ipinitako eztabaidak, gogoan dituzte oraindik parte hartzaileetako askok.

Oroimen eta hausnarketa haiek galdu ez, eta, itsaso bihur daitezen, ‘Irla bat izan ez dadin’ liburuxka osatu dute  ekarpen horiek baliatuta. Ernaik, Ipar Hegoak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak egin dute liburuxka elkarlanean eta hiru eragileen atari digitaletan eta Topatu atarian deskargatu daiteke lana.