0 iruzkin

AskeRock jaialdirako motorrak berotzen joateko, kalean da lehen spota

Loading player...

Urriaren 21ean musika eta elkartasuna uztartuko ditu AskeRock jaialdiak Mendizabalan (Gasteiz). Data oraindik urrun dagoela irudi dezakeen arren, antolatzaileak buru belarri ari dira dagoeneko eta, motorrak berotzen joateko, lehen spota kaleratu dute.

Zoo, Willis Drummond, Esne Beltza, Riot Propaganda, Eskean Kristö, Txarango, Bad Sound eta Mafalda taldeak izango dira taula gainean.

Sarrerak hainbat tokitan zein internet bitartez erosteko aukera dago jada.

Jaialdiari buruzko informazio guztia, askerock.eus webgunean.

/